Quality First

Enpresaren prozesu guztietan kalitatea etengabe bilatzea da gure gaitasun berritzailearen eragilea, 30 urteko historia egin ondoren gaurko egunera arte iristea ahalbidetu digun palanka.

BIDEGAINEN ESPEZIALIZATUTA GAUDE IXTE-ELEMENTUAK, KIT-AK ETA BESTELAKO BALBULA-OSAGAIAK FABRIKATZEKO ZEREGINETAN ETA BEZERO NAZIONAL ETA INTERNAZIONALEI MALGUTASUNEZ HORNITZEKO LANETAN. GAUR EGUN, EXIJENTZIA-MAILA HANDIKO SEKTOREEKIN JARDUTEN DUGU NAGUSIKI, HALA NOLA PETROLIOA ETA GASA, NUKLEARRA, INDUSTRIA KIMIKOA, PAPERA EDO URA, ETA BERAZ, KALITATEAREKIN DUGUN KONPROMISOA DA GURE TALDEAREN ARDATZA.

ESPERIENTZIA ETA ERANTZUTEKO GAITASUNA

BIZKORTASUNA

Gure bezeroei hornitzeko bizkortasuna da gure indar nagusietako bat, gure enpresaren egiturari, ekipamenduari eta hornitzaile-sareari esker lortzen duguna.

Ezaugarri horiei guztiei esker, eskatutako produktuak oso-osorik fabrikatzen, egiaztatzen eta muntatzen ditugu, azkar-azkar gainera, erantzuteko gaitasun aparta lortuz.

Gainera, gure esperientzia luzeari esker, produktua ezin hobeto ezagutzen dugu, eta horrek aukera ematen digu gure bezeroei zerbitzu bikain bat eskaintzeko.

Components for valves since 1983

Balbulak fabrikatzeko tailer laguntzailea izatetik, hainbat sektoretarako mota guztietako balbuletarako kit osoen fabrikazioan enpresa erreferentea izatera.

1983an lanean hasi ginen balbulen fabrikaziorako tailer laguntzaile gisa, nagusiki, gillotina-balbuletarako osagaien mekanizazioan zentratuta. Gure espiritu berritzaileak bultzatuta, Bidegain laster hasi zen produktuen aukera zabaltzen, eta bestelako balbuletarako osagaiak fabrikatzen hasi ginen.

Hasiera-hasieratik, Bidegainek prozesu berritzaileenak txertatu eta garatzearen alde egin du, eta horri esker posizio pribilegiatu bati eutsi dio negozioaren barruan.

Azken urteetan Bidegainek eraldaketa-prozesu bat esperimentatu du, eta mekanizazio-tailer bat izatetik enpresa sendo bat izatera pasatu da, ixte-elementuen, kit-en eta hainbat balbulatarako osagaien fabrikazio integralean eta horniduran espezializatua: bola-balbulak, globo-balbulak, plug balbulak, gillotina-balbulak, tximeleta-balbulak eta eusteko balbulak.

Gure nazioarteko bokazioa ere bada berrikuntzarekiko konpromiso horren adierazgarri. Gaur egun, esportazioak fakturazioaren % 50 dira, eta zifra hori handitzen doa urtetik urtera. Munduko herrialde guztietara esportatzen ditugu gure balbula eta balbuletarako osagaiak, eta Estatu Batuak, Alemania, Holanda eta Frantzia dira atzerriko merkatu nagusiak.

KONPROMISOA

5 S-EN INTEGRAZIOA

Bidegainen 5 S japoniarren metodoari jarraitzen diogu, tailer txukunago, garbiago, produktiboago eta efizienteago bat konfiguratzeko bidean:

IKUSI ZURE BEGIEKIN BALBULETARAKO OSAGAIEN GAMA OSOA

BOLA-BALBULAK

GILLOTINA-BALBULAK

GLOBO-BALBULAK

PLUG BALBULAK

TXIMELETA-BALBULAK

EUSTEKO BALBULAK