TALDE HANDI BAT

Oso profil desberdinetako 50 profesionalek baino gehiagok osatzen dute Bidegaineko taldea. Ikuspegi tekniko eta teknologiko argi bati jarraikiz, gure pertsonak behar bezala prestatzen ditugu ongi gaitutako talde moldaerraz bat izateko, produktua guztiz ezagutzen duen talde bat.

GURE BALIOAK

Jakintza teknikoa.

Esperientzia.

Konfiantza.

Exijentzia.

Efizientzia eta eraginkortasuna.

Bezeroarentzako orientabidea.

GURE PERTSONAK DIRA GURE BALIO-PROPOSAMENA

Produkzio-arduraduna

Kalitate-departamentuan hasi nintzen hemen lanean, eta gaur egun Bidegainen produkzioaren arduraduna naiz. Bidegainen Eris sistema dugu, balio handiko adierazleak ematen dizkiguna zer eta nola fabrikatzen ari den, eta prozesuak zenbat denboran amaituko diren jakiteko. Horrek langilearen produktibitatea hobetzen laguntzen digu, produkzioaren plangintza grafiko eta bisual bat emateaz gainera.

Xabier Iradi
Sekzio arduraduna

Bizitza oso bat Bidegainen. Mekanizazio-tailer txiki bat izaten hasi ginen, eta orain talentuz betetako enpresa bat gara, oso instalazio aurreratu batzuekin.

Juan Antonio Alejos
Merkataritzako arduraduna

Bidegainen internazionalizazioaren aldeko apustu irmo bat egin dugu, eta horrek aldaketa handiak ekarri ditu guretzat, antolamenduan eta gure lan egiteko eran. Oso komunikazio arina dugu gure bezero guztiekin, zerbitzu hobe bat ematearren.

Unai Dambolenea
Kalitate- eta ingurumen-arduraduna

Bidegainen kalitate-departamentuan sartu nintzen, Ingeniaritzako ikasketak amaitu eta berehala. Bidegainen ikaskuntza etengabea da, eta gainerako departamentuekiko komunikazioa ere bai. Horrek nabarmen errazten du enpresaren barruko proiekzioa, eta hori funtsezkoa da motibazioari eta ilusioari eusteko.

Olaia Etxeberria
Bulego teknikoaren arduraduna

10 urte baino gehiago daramat Bidegainen bulego teknikoan lanean, eta esperientzia horrek sektore guztiei buruzko ikuspegi orokor bat ematen dit, baita bezero bakoitzaren premia puntualak ulertzeko aukera ere. Departamentuan produkzio-katearen gainerako mailekin lerrokatuta gaude, bezeroari behar duen konponbidea emateko espero duen denboran.

Iñaki Zugasti
Administratiboa-informatikoa

Bidegainen ongi zehaztutako rolak dauzkagu, baina elkarri laguntzen diogu guztion artean, talde sendoago bat sortu eta gure bezeroei zerbitzu hobe bat emateko. Administrari gisa sartu nintzen Bidegainen, baina nire informatikako ikasketa eta ezagutzei esker eta enpresaren hobetzeko bokazioari esker, sistema informatiko indartsua garatu dugu. Beste hainbat gauzaren artean, produkzio-prozesuaren trazagarritasun ezin hobea mantentzea ahalbidetzen digu, eskaria sisteman kargatzen dugunetik bidaltzeko unera arte.

David Ortega
1. mekanizazio zentroa

7 urte daramat Bidegainen, eta hasiera-hasieratik, egunero zerbait berria ikasita iristen naiz etxera. Asko motibatzen du fabrikatzen ditugun piezak munduko toki guztietara iristen direla jakiteak. Giro bikaina dago langile guztien artean, eta enpresak lan-malgutasun handia eskaintzen du gainera.

Yerai Bea

Gure Bidegain taldeko kide izan nahi duzu?