Bidegainen 5 gakoak

1

KALITATE ZIURTATUA

Quality first da gure eslogana. Kalitate-departamentuak zaintzen du gure produktu guztiek Europako eta nazioarteko kalitateko estandarrak eta arauak betetzea, itxituraren errendimendu ezin hobea ziurtatzearren.

Eta hori talde bikain batekin eta mekanizazio-teknologia onenari eta zehatzenari esker egin daiteke bakarrik. Teknologia horrek neurketa eta egiaztapen dimentsionalak egitea ahalbidetzen digu hiru dimentsiozko neurketa-makinen eta entsegu ez suntsitzaileen bitartez.

2002. urteaz geroztik, gure Kudeaketa Sistema ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 ziurtagiriaren jabe da.

ESPERIENTZIA MATERIALETAN

Askotariko materialekin lan egiten dugu, material konbentzionalak eta bereziak barne.

Mota guztietako materialetako balbulak tratatzen ditugu: altzairu arruntak, altzairu herdoilgaitzak, Duplex / superDuplex, monel, iconel, incoloy, titanioa edo brontzea.

Material termoplastikozko balbulak ere fabrikatzen ditugu, hala nola devlon, PTFE, nylon, PEEK edo PCTFE, besteak beste.

Erabiltzen ditugun material guztiek dagokien kalitate-araudia betetzen dute.

2
3

MEKANIZAZIO-TEKNOLOGIA ERAGINKORRA

Erantzuteko gaitasun bikaina ziurtatzen dugu, gure mekanizazio-ekipamenduek eta instalazioek gama dimentsional osoaren prozesu guztiak betetzen dituztelako.

Besteak beste, CN tornuek, tornu konbentzionalek, mekanizazio-zentroek eta artezteko eta leuntzeko makinek ziurtatzen dute gure mekanizazio-gaitasuna, mota guztietako balbuletako edozein osagai fabrikatu ahal izateko.

Bolumen handitan eta epe laburretan produzitzeko gai gara.

EXPERTISE TEKNIKOA

Gure departamentu teknikoa prozesu bakoitzean murgiltzen da buru-belarri, kasua zehatz-mehatz aztertuz fabrikazio-konponbiderik efizienteena eta eraginkorrena aurkitzeko.

Horretarako, materialaren propietateak, produktuaren morfologia, eskatutako tratamenduak eta bezeroaren errekerimendu bereziak hartzen dira kontuan.

Prozesu hau ez litzateke posible izango balbuletarako osagaien diseinuan eta garapenean trebakuntza eta esperientzia handia duen talde tekniko bat eduki gabe.

4
5

NAZIOARTEKO LOGISTIKA

Gure balbula eta osagaiak mundu osorako produzitzen ditugu, eta mundu osora bidaltzen ditugu.

Esperientzia luzea dugu esportazioen alorrean, eta horri esker bizkortasuna irabazi dugu bidalketen prestaketan, bidalketaren kalitatea eta salgaien zaintza ziurtatuz.

Gaur egun, esportazioak gure ekoizpenaren % 50 dira, gutxi gorabehera.